#udalbatzarra

Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza hitzarmena berrituko dute

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 29a, 08:00

Bien arteko lankidetza eta koordinazioa zehaztuko duen orain arteko hitzarmena luzatzea onartu du udalbatzak, ostegun honetako osoko bilkuran.

Orain arteko lankidetzari jarraipena emateko lankidetza hitzarmena berritzea onartu du udalbatzak aho batez ostegun honetako osoko bilkuran. Ertzaintza eta Udaltzaingoaren elkarlan eta koordinaziorako bi aldeen betebeharrak zehazten ditu hitzarmenak.

"Betebehar hauek dituzte bi polizia-kidego horiek: elkarri laguntza eta informazioa ematea; biek erabiltzeko komunikazio-sare bat sortu eta mantentzea eta komunikazio-zentralen interkonexioa erraztea; Udaltzaingoa Euskadiko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan integratzeko neurriak hartzea; polizia-instalazioen erabilera partekatuari eta zerbitzu komunak sortzeari bidea ematea; eta dokumentu, inprimaki eta formulario komunen erabilera sustatzea".