Azaroaren 8tik 11ra

2022rako udal aurrekontu proposamenaren aurkezpenak, auzoz auzo

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 3a, 09:10

Datorren urterako udal aurrekontu proiektu proposamena aurkeztu eta herritarren ekarpenak biltzeko bilera erronda deitu du udal gobernu taldeak azaroaren 8tik 11ra.

Urte berrirako udal aurrekontuez hitz egiteko astea izango dugu datorrena. Urte berrirako udal gobernu taldeak bideratu asmo dituen egitasmoak ezagutzeko aukera izango da, auzoz auzo antolatu duen bilera errondaren bidez. ""Auzotarren beharrak ezagutzea ere izango dute helburu", ohartarazi dute deitzaileek.

Udal gobernu taldetik berri eman dutenez hain zuzen, "udazkenarekin batera, 2022ko aurrekontuak egokitzen hasi da udal-gobernua, eta auzo auzo aurkezteko bilera deialdiak egin ditu". Guztira bederatzi; bana, Aginagan, Zubietan, Kaxkoan, Atxegalden, Santuenean, Txokoalden, Kalezarren... 

Datorren urterako aurrekontu proposamena aurkeztu eta herritarren ekarpenak biltzeaz gain, oposizioarenak ere jaso asmo dituzte. Hilabete amaierako udalbatzarrean "behin-behinean onartzea" aurreikusten dute.


2022rako udal aurrekontu proposamena
Aurkezpen saioen erronda

Azaroak 8, astelehena
18:30 Atxegaldekoa Udarregi Ikastolako jangelan, Santuenekoa yogako lokalean, Zubietakoa Kaxkapen.

Azaroak 9, asteartea
18:30 Kalezarkoa Haur Eskolan, Txokoaldekoa Txokoargin.

Azaroak 10, asteazkena
18:30 Aginagakoa Eliza Zaharrean, Etxealdiakoa Potxoenean eta Munalurrakoa Eguzki elkartean.

Azaroak 11, osteguna
18:30 Kaxkokoa Potxoenean.

Deitzailea: udal gobernu taldea.