Miriam Arrillaga Beloki, Europako txapelduna

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 4a, 11:33

Toulousen (Frantzia) ospaturiko Europako txapelketa irabazi du Miriam Arrillaga Belokik.

Beste garaipen bat Miriam Arrillaga Belokirentzat. Helduen mailan, Europako txapelduna da "Frontballean". Iragan asteburuan jokatu zuen aipatu moduan Europa mailako txapelketa Toulousen (Frantzia); finalerdia eta finala. "Eskerrik asko bidaia honetan ondoan izan zareten guztioi, elkarrekin lan eginez emaitza ezinhobeak lortzen direlako! Jarrai dezagun denok batera gure besoak gora jasotzen!", adierazi du Europako txapeldunak sare sozialen bidez.

Eskuz banakako Master Laboral Kutxa txapelketara
Iragan asteburutik martxan den lehian parte hartuko du Miriam Arrillaga Belokik. Guztira 72 pilotarik eman dute izena; 26 pilota mistoarekin eta gainerako 46ak pilota goxoarekin arituko dira. Osasun krisialdiagatik iazko edizioa bertan behera utzi zuten. Duela bi urtekoa Arrillagak irabazi zuen. Aurtengo finala, abenduaren 19an Mungian jokatuko da, ETB-k zuzenean eskainiko du.