Ura, estolderia eta hondakinen errolda ikusgai

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 10a, 08:08

2021eko hirugarren hiruhilekoari lotutako errolda ikusgai izango da asteotan udaletxean. Borondatez ordaintzeko epea ere zabalik da.

Usurbilgo Udalak asteazken honetako (azaroak 10), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emandako iragarkian berri eman duenez, "2021eko hirugarren hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen errolda onetsi da", eta onartu ostean, "informazio publikora jarri da".

Iragarki honen arabera, "errolda kontuhartzailetzan dago jarrita". Hilabeteko epea izango dute interesdunek aztertzeko, bihartik, azaroaren 11tik aurrera. "Aldi berean, herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie datorren azaroaren 2tik abenduaren 15era bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan". Xehetasun gehiago hemen: azaroaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 

2021eko ordenantza fiskalen egutegia hasieraz onartu zuen udalbatzak iazko azaroa amaierako osoko bilkuran. Aurtengoan berezitasun nabarmen bat izaten ari da; bizi dugun ezohiko testuingurua dela eta, ordenantza fiskaletan ez da igoerarik aplikatu.

Erlazionatuak