Aztarrikaren mobilizazioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 26a, 09:19

"Oraina guria denk!" aldarripean elkarretaratzea deitu du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak ostiralerako hasiera batean, baina larunbatera atzeratu dute. Azaroaren 27an izango da beraz, iluntzeko 19:30etan Mikel Laboa plazan.

Covid19ari lotutako kasu berrien gorakada tarteko, Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak astebururako antolatua zuen Gazte Eguna atzeratzea erabaki zuen iragan astean. Horren ordez, gazteen egoera kezkagarria salatzeko mobilizazioak deituko ditugu eta parte hartzera animatzen zaituztegu", iragarri zuten sare sozialen bidez zabaldutako bideoan.

Hitzordua zehaztu dute jada. Larunbaterako, azaroak 27 elkarretaratzea deitu du gazte asanbladak arratsaldeko 19:30etan Mikel Laboa plazan, "Oraina guria denk!" aldarripean. 


AZTARRIKA GAZTE ASANBLADAREN OHARRA
Aupa gazte!
Aztarrikatarrak azaroaren 26an eta 27an Gazte Eguna antolatzen ibili gara buru belarri. Asteburu honen helburua gazteak bildu eta borrokan jarraitzeko ilusioa berpiztea zen. Egitaraua prest genuen baina osasun egoera okerrera doala ikusita asteburua atzeratzea erabaki dugu. Halere asteburu horretan gazteen egoera kezkagarria salatzeko mobilizazioak deituko ditugu eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Gora Usurbilgo gazteria!