Energia komunitateak mahai gainean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 25a, 22:04

Arratsaldean Alazne Arruti Bengoetxea Nafarkoopeko Bulego Teknikoko Ingeniariak hitzaldia eskaini du energia komunitateei buruz. Goiener Taldearen parte da kooperatiba, eta bertako esperientzian eta lantzen dituzten balioetan oinarritutako hitzaldia izan da. 

Menpekotasun energetikoaren aurrean, enpresen bezero huts izan baino, burujabetzarako eman diren eta ematen ari diren proiektuak izan dituzte hizpide. Guztiona den energia modu kolektiboan erabiltzeko, energia kudeaketaren giltzak  aztertu dituzte.