Euskararen Eguna

Hika ahotan hartzeko "Hikodromoa" gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 3a, 07:57
Ondoko irudian, azaroan zehar hitanoa lantzeko Potxoenean egin duten ikastaroa.

Euskararen Eguna gaur, abenduaren 3a. 365 egunetan bezala, euskara gaur ere ahotan gogotsu hartzeko aukera. Baita hitanoa ere. Hika aritzeko "hikodromoa" antolatu du "Hikastea"-ren baitan Usurbilgo Euskara Taldeak, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! K.E.-k, ostiral honetarako 18:00etan frontoian. Musikaz eta bertsoz giroturiko hitzordua izango da.

HIKASTEA
Abenduak 3, ostirala

18:00 Hikodromoa Usurbilgo frontoian.
Zehaztasunak: "Hika aritzeko espazioa izango da. Hika menperatzen dutenak, hika hasiak direnak zein egin nahi dutenak bildu nahi ditugu. Jai-giroan, alai. Herritarrak zein beste herrietakoak gonbidatu ditugu, euskararen aldeko ospakizun ez ezik, euskararen topagune ere izan dadin. Parte-hartzaileak binaka jarriko ditugu, eta bikoteak lau minutuan behin aldatuko ditugu. Trantsizio horiek bertso eta musikaz girotuko ditugu; izan ere, Eli Pagola eta Aitor Mendiluze bertsolariek jarriko dute elkarrizketetarako hizpidea Antton Aranburu eta Gari Otamendiren musika lagun. Jan-edanerako atsedenaren ostean, arratsaldea biribiltzeko emanaldia izango dugu".
Izen ematea: abenduaren 1era arte, usurbilkultura.eus plataforman.
Edukiera: 60 lagun.

19:30 Esti eta Mikel Markezen kontzertu akustikoa Dema plazan. Euria ariko balu, Askatasuna plazan.
Zehaztasunak: "Hikasteari amaiera emateko eta Euskararen Eguna biribiltzeko Markez aita-alaben emanaldia izango dugu herrian. Bertaratu nahi dutenei 18:00etan hikodromoan parte hartzeko gonbita egin nahi diegu, giro alaiean arratsalde-amaiera polita bizi ahal izateko".
Izen ematea: abenduaren 1era arte usurbilkultura.eus plataforman.
Edukiera: 80 lagun.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskara Taldea.