EUSKARAREN EGUNA

Hika mahai gainean jarri dute Euskararen Egunean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 4a, 08:28

Euskararen egunarekin bat amaitu da Hikaren inguruan azken egunetan egin duten ekintza zikloa. Hidromoan hainbat herritar bildu dira toka eta noka praktikatzeko, eta ondoren, ekitaldi bereziaren ondoren Esti eta Mikel Markezen kontzertuarekin amaiera eman diote egunari.

Hikodromoan dozenaka herritar bildu dira frontoian arratsaldeko 18:00etan. Bakoitzak lau bat minutu izan ditu parekoarekin hika mintzatzeko, eta aldaketa errazteko, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsotan aritu dira, hika jakina, Antton Aranburu eta Gari Otamendiren musika lagun. Ekitalditxo batekin itxi dute hikodromoan egindako ariketa.

 

Ondoren, Euskararen Eguna agurtzeko, Esti eta Mikel Markezek kontzertua eskaini dute frontoian hainbat pertsonaren aurrean.