Asteburuko kirol agenda betea

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 17a, 08:40

Asteburura begirako kirol albisteak segidan. Ohi bezala, urte amaierako etenaldiaren aurreko azken jardunaldia jokatuko dute herriko kirol taldeek. Miriam Arrillaga Belokik aldiz, Master Laboral Kutxako final handia jokatuko du igandean. Azken orduotan aurkeztu dute bestalde, 2022ko "La Vuelta" txirrindularitza proba. Etapetako batek Usurbil zeharkatuko du.

Miriam Arrillaga Belokiren finala
Lortu du berriz ere. Master Laboral Kutxa txapelketako final handirako sailkatua dago Miriam Arrillaga Beloki. Amaia Aldairekin lehiatuko da igandean, abenduaren 19an Mungian. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka eguerdiko 12:00etan hasita.

FUTBOLA HARANEN
Abenduak 18, larunbata
9:00 Infantilen 1. Maila: Udarregi Usurbil FT “A”-Texas Lasartearra CF
10:30 Kadeteen 1. Maila: Usurbil FT “B”-Texas Lasartearra CF
12:30 Gorengoen maila: Usurbil FT-Hernani CD
15:30 Erregionalen 1. Maila: Usurbil FT-Ostadar SKT
17:45 Emakumezkoen gorengoen maila: Usurbil FT-Intxaurdi KE “B”

Abenduak 19, igandea
10:00 Futbol Eskola Alebina Hobekuntza: Usurbil FT-Idiazabal KE
11:15 Futbol Eskola benjamina 1. urtea: Usurbil FT-Ostadar SKT

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Abenduak 18, larunbata
16:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-La Salle-Saieko K.E.
17:45 Kadete mutilak: Zarazpe Usurbil K.E.-Egia Indaux
19:45 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Egia Baztarre taberna.

Abenduak 19, igandea
11:30 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Arrate Eibar Eskubaloia


"La Vuelta" Usurbildik
Azken orduotan aurkeztu dute 2022ko "La Vuelta" txirrindularitzako proba noiz hasi eta amaituko den, zenbat etapa izango dituen eta nondik igaroko den. Abuztuaren 19an Utrecht-en (Herbehereak) hasi eta irailaren 11n Madrilen amaituko da. Abuztuaren 24an ospatuko den bosgarren etapak Irun eta Bilbo lotuko ditu eta 187 kilometroko ibilbideak Usurbil zeharkatuko du.