Ekain Vidalek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du Tolosan

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 26a, 08:25

Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira gaur. Azkoitiak eta Elgoibarrek hartuko dituzte Gipuzkoa mailako finalak. Mendebaldekoak Azpeitian jokatuko dira eta Ekialdekoak Tolosan. Azken honetan izango da Ekain Vidal, Pagazpeko pilotaria. Alebinen 2. Mailako eskuz banakako finala jokatuko du Orioko Oier Urrestillaren aurka. Argazkia: Goiena.

 

EKIALDEKO FINALAK

Abenduak 26, igandea

10:30, Tolosa-Beotibar

Eskuz banaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
PAGAZPE-Ekain Vidal / ORIO-Oier Urrestilla

Eskuz banaka infantilak, 2. maila:
EPLE-Ekhi Larra / BEHAR ZANA-Inhar Alvarez

Eskuz banaka 2. urteko alebinak, 1. maila:
TXULOBI-Amets Tejeria / HERNANI-Aratz Labaka

Eskuz banaka infantilak, 1. maila:
GAZTELEKU-Mikel Gaztañaga / TOLOSA-Aitor Perurena