Ikuskizun koloretsu eta alaia Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen eskutik

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 29a, 19:13

Urtero legez, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek ikuskizun berria eskaini dute Oiardo Kiroldegian. Bi ekitaldi egin dituzte haurrak sarrerarik gabe ez gelditzeko, eta "Kuikui" txori soinuen bidez hainbat istorio ezagutu dituzte txikiek.

"Kuikui" txorien soinuekin aspaldian ezagututako pertsonaiak eta abestiak gogoratu dituzte pailazoek: Pingu pinguinoa, Ilargi baserritarra... pertsonaia berriek gorpuztu dute ikuskizuna txorien joan etorriekin eta migratzaileen joan etorriaren bidea harilkatzeko. Haur bakoitzak bere aulkitik eta familia eta lagunez inguratuta gozatu dute ikuskizunaz eta abestu eta dantza egiteko aukera ere izan dute.