Gabonetako Haur Parkea gaur eta bihar zabalik

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 4a, 10:53

Haur Parkea jarri dute urtero legez kiroldegian. Urtarrilaren 2an hasi zen, eta bihar emango diote amaiera. Gaur, goiz eta arratsaldez egongo da irekita 11:00-13:00 eta 16:30-19:30 bitarte. Bihar, berriz, goizean itxiko dute parkea 11:00-13:00.

Denetariko jolasak daude aurtengoan ere: ludoteka, puzgarriak... Aprobetxatu azken egunak.