Joxan Artzeren omenezko larunbat arratsaldea

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 10a, 09:08

Zendu zenetik lau urte beteko dira egunotan. Jexux Artze K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sortzaile usurbildarraren aldeko oroimen arratsaldea antolatu dute larunbaterako, urtarrilaren 15erako. Aurkezpen eta kontzertu bana iragarri dute.

Lau urte beteko dira Joxan Artze zendu zenetik. Sortzaile usurbildarra gogoan hartuta, arratsalde pasa antolatu dute Jexux Artze K.E.-k eta Usurbilgo Udalak urtarrilaren 15erako. Lehenik, Balea Zuriak argitaletxeak Artzeren poema bildumarekin osatu duen antologia aurkeztuko du Mikel Laboa plazan (euria bada Sutegin). Jarraian Oskarbi taldearen kontzertua programatu dute Sutegin. "Ez Dok Amairuren ernamuinak Artzeren idatzi asko musikatu ditu. Kantu horiekin zein euren ibilbideko eta azken diskoko sorkuntzekin osatuko dute emanaldia", iragarri dute antolatzaileek. Bi ekitaldiotarako sarrera doakoa izango da, usurbilkultura.eus plataforman izena eman dezakezue jada.

Urtarrilak 15, larunbata
Joxan Artze gogoan, hil zenetik lau urtera:
18:00 Balea Zuria argitaletxeak Joxan Artzeren poemak bildu eta antologia osatu du. Lan honen aurkezpena Mikel Laboa plazan, euria bada Sutegin.
Izen ematea doan, usurbilkultura.eus plataforman.

19:00
Oskarbi taldearen kontzertua Sutegin.
“Ez Dok Amairuren ernamuinak Artzeren idatzi asko musikatu ditu. Kantu horiekin zein euren ibilbideko eta azken diskoko sorkuntzekin osatuko dute emanaldia”.
Izen ematea doan, usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usurbilgo Udala.