Joxan Artze gogoan

Joxan Artze gogoan Oskarbiren kontzertuan

Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 20:45

Lau urte bete dira Joxan Artze hil zenetik eta usurbildarrek gogoan izan dute herriko kulturgile handia. Oskarbi taldeak kontzertua eskaini du.

Taldeak Artzek eta Ez Dok Amairuko artisten hainbat idatzi musikatu abestu ditu eta horiek zein euren ibilbideko abestiekin osatutako sorkuntza lana erakutsi dute. Txalapartari ere garrantzia eman diete, eta txalaparta erakustaldi bikain batekin borobildu dute ekitaldia.