Joxan Artze gogoan

Artzeren sortze lanen antologiaren aurkezpena, herritarrek giroturiko hitzordua

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 15a, 21:02

Joxan Artzeren poemak biltzen dituen "Enborretik" antologia aurkeztu dute, bere omenezko larunbat arratsalde honetan.

Lau urte Joxan Artze zendu zenetik baina bistan denez, bizi asko jarraitzen du usurbildarren gogoan. Bere omenezko larunbat arratsaldea antolatu dute gaurko (urtarrilak 15) Jexux Artze Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak. Hasteko, Balea Zuria argitaletxeak landutako "Enborretik" sortzaile usurbildarraren poema lanen antologiaren aurkezpena Mike Laboa plazan.

Emanaldia herritarrek girotu dute txalapartaz, Oreka Tx-ko eta Txokoaldeko Txalaparta Txokoko kide Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Usurbilgo Txalaparta Eskolako irakasle Sergio Lamuedrak. Poesiaz, Alazne Arrutik eta Ugaitz Agirrek; eta musikaz Luken Arkarazok eta Artzeren iloba Haritz Harreguyk. Harreguy kide zuen Sen taldearen abesti bat kantatu dute. Antologiaren aurkezpena sortzaile usurbildarraren aldeko oroimen ekitaldian bilakatu dute.

Ondoko bideo eta argazkietan emanaldi musikatu honen hainbat pasarte.