Koronabirusa

Abendu osoko kasu kopurua gainditu dugu urtarrileko lehen hamasei egunetan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 17a, 13:52

5580,22tik 5548,51ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia Usurbilen. Kasu kopuruan ere beharakada txiki bat izan da; duela astebete, lau eguneko tartean 113 kutsatze berri detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan, oraingoan 90. Markak hausteari utzi diogu; ez da egun bakar batean inoiz zenbatu gabeko kasu kopuru altuenean gorakadarik izan, ezta aipatu moduan intzidentzian ere. Baina jada abendu osoko kasu kopurua gainditu dugu urtarrileko lehen hamasei egunetan.

Joera aldaketa baten atarian ote gauden zehaztea goizegi izango da oraindik, baina covid19 kasuen agerraldian eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzian beherakada bat sumatzen da, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitara eman dituen datuetan. Kontuan izatekoa da halere, protokoloetan azken aldian txertatu diren aldaketek zenbaiteraino har ditzaketen kontuan benetan covid19 agerraldi berriak.

Ohar hau argituta, asteotako ohikoa bilakatu zaigunez,  bi markak hausten segitzeari utzi diogu. Azken lau egunotan ez da egun bakar batean inoizko kasu kopuru gehien zenbatu, eta intzidentziak ere ez du gorantz segi. Osasun Sailaren zenbakiak eskutan, orohar eta baita Usurbilen ere koxkatxo bat beherantz egin du intzidentziak; iragan urtarrilaren 13ko txosten epidemiologikotik hona, 5580,22tik 5548,51ra. Kasu berrien agerraldian ere beherakada; oraingo honetan, ostegunetik hona, 90 kasu berri zenbatu dira. Duela astebete denbora tarte berean, 113. 

Datuetan antzeman daitekeen hobekuntza txikia hilabete osoko ikuspegira zabaltzen badugu, hor bai, marka berri bat hautsi dugula ikus dezakegu. Abendu osoan baino covid19 kasu gehiago detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen urtarrileko lehen hamasei egunetan; 392 guztira. Abenduan 386 izan ziren.


Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 12: 5548,51.

6.000tik gorako intzidentzia Buruntzaldean
Eskualdean ere kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 6024,59an da intzidentzia (urtarrilaren 13an baino 1.300 bat kasu gutxiago). Eremu gorrian da. Azken astean, 828 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldean Usurbilek eta Urnietak dute 6.000tik beherako intzidentzia:
-Andoain: 6204,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 422 kasu). 
-Astigarraga: 6727,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 218 kasu). 
-Hernani: 6380,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,92. Azken 7 egunetan 565 kasu). 
-Lasarte-Oria: 6358,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,03. Azken 7 egunetan 642 kasu).
-Urnieta: 5347,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 154 kasu). 
-Usurbil: 5548,51 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,06. Azken 7 egunetan 176 kasu).  

7.000ren azpitik, intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 6327,64an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 20.192 kasu berri zenbatu dituzte, iragan ostegunean baino 4.000 kasu inguru gutxiago. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 3.806 kasu eta azken aste osoan 59.534 kasu detektatu dituzte EAE-n (osteguneko datuak aintzat hartuz, 11.000 bat kasu gutxiago). Positibotasuna %38,8koa da azken 24 orduotan. 6936,77tik 6235,46ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 136tik 143ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 807tik 780ra murriztu da ospitaleratu kopurua. Azken astean 78 pertsona hil dira covid19aren ondorioz.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.83koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19