Emakumeen Jabetza Eskolako ikastaroetako bat gaurtik martxan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 18a, 09:09

Emakumeen Jabekuntza Eskolako bi ikastaro berri iragarri ditu Usurbigo Udalaren Parekidetasun Sailak 2022ari ekiteko. "Gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean" izenekoa, matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du. Eta astearte honetan bertan abiatuko den biodantza ikastaroa.

Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailetik iragarri dutenez, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren baitan bi ikastaro antolatu dituzte: biodantzan aritzeko batetik, Pepa Bojok bideraturiko saioak bestetik.

Biodantza ikastaroa, "gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Eider Zuriarrainen eskutik". Astearte honetan bertan abiatzekoa da.

Pepa Bojok hainbat ikastaro eskaini ditu Usurbilen. Oraingo honetan, "gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean" hizpide dituzten saioak eskainiko ditu. "Historian orokorrean emakumeek zer eginkizun bete duten jakin nahi da, betiere, anonimoa izan baita haien jarduna. Gure historiari erreparatuta, gure familietako emakumeen bizipenak eta lorpenak ezagutuko ditugu, eta geuretzat hartuko ditugu gustukoenak. Horrela, gure arbasoek bizi izandako eskarmentuaz baliatzeko aukera izango dugu. Pepa Bojo Ballesterren eskutik; tailerra gaztelaniaz izango da".

Biodantza ikastaroa
-Epea: urtarrilak 18-apirilak 5.
-Astearteetan: 15:30-17:00, Oiardo Kiroldegia.

"Gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean"
-Epea: otsailak 3-maiatzak 5.
-Epea: ostegunak, 17:00-19:00, Potxoenea.

Izen ematea: parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 377 110.