Elhuyarrek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu du, "hizkuntza gutxiagotuei garapen digitala eman asmoz"

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 20a, 13:23

Elhuyarrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Zaragozako, Paueko, Euskal Herriko unibertsitateekin eta Nafarroako Unibertsitate publikoarekin, hizkuntzan adimen artifiziala sustatzeko. Hitzarmen honi esker, euskararentzat, aragoierarentzat eta okzitanierarentzat EFA 227/16/LINGUATEC proiektuan garatutako tresna eta aplikazio teknologikoak erabili eta inplementatu ahal izango dituzte unibertsitateek.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Sabine Forero-Mendoza, Eva Ferreira, José Antonio Mayoral, Ramón Gonzalo eta Jon Abril.