Koronabirusa

Hilabete hasieratik 443 herritar kutsatu gutxienez

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 20a, 12:14

Abendu osoan 386 covid19 kasu zenbatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Urtarrileko lehen hemeretzi egunetan marka hau ere hautsi da, jada gutxienez 443 herritar kutsatu baititu covid19-ak udalerri honetan. Positibo berriak kudeatzeko moduan aldaketak txertatu eta horrek ere zenbaketan eragina izan dezakeela kontuan izanda, Osasun Sailak ostegun honetan plazaraturiko azken datuen arabera, kasu berrien agerraldiak gutxitzen eta intzidentzia ere zertxobait murrizten hasi dela dirudi.

Zenbakiek argi diote, covid19 kasuen agerraldia etengabekoa bada ere, gutxitzen doaz pixkanaka, intzidentziarekin batera. Beste kontu bat da, jaitsiera horretan nola eragiten ari diren positiboak kudeatzeko moduan azken aldian txertatu diren aldaketek.

Zenbakiei begira, aipatu moduan, Usurbilen urtarrilaren 5etik 15era hogeitik eta hainbat egunetan 30etik gora kasu izan ditugu egun bakar batean. Aste honetan aldiz, 20 kasu baino gutxiago zenbatzen ari da egunero Osasun Saila udalerri honetan.

Ondorioz, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia ere beherantz egiten hasia da. Aste hasieran 5548,51n zen, aurreko ostegunean 5580,22an. Astebete beranduago, azken 24 orduotan 5389,98an da. Osasun krisialdian murgildu ginenetik inoiz izandako intzidentzia datu altuenak erregistratzen ari gara azken hilabeteotan.

Kasu berrien agerraldian ere beherakada; azken 7 egunetan, 141 kasu zenbatu dituzte udalerri honetan. Aurrekoan, denbora tarte berean 199. 

Urtarrila hasi genuenetik 443 kasu erregistratu dira hilaren 19ra arte, inoizko gehien. Haietatik 51 azken hiru egunotan. Gogoan izan abendu osoan, 386 kasu zenbatu zituzten udalerri honetan.


Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.

Intzidentzia 5.000ra jaisteko bidean Buruntzaldean
Eskualdean ere kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 5595,88an da intzidentzia (urtarrilaren 16an 6024,59an zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 596 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldean udalerri ia denek 6.000tik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 5297,57 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 317 kasu). 
-Astigarraga: 6068,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 170 kasu). 
-Hernani: 5684,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 432 kasu). 
-Lasarte-Oria: 5097,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 445 kasu).
-Urnieta: 4686,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 108 kasu). 
-Usurbil: 5389,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 141 kasu).  

Ia 1.000 kasu gutxiagoko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 5436,13an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 14.735 kasu berri zenbatu dituzte, iragan astelehenean 20.192 izan ziren. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 5.782 kasu eta azken aste osoan 43.246 kasu detektatu dituzte EAE-n (astelehenean 59.534 ziren). Positibotasuna %36,7koa da azken 24 orduotan. 6235,46tik 5.222,50era murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 143tik 122ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 780tik 718ra gutxitu da ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.69koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19