Haurren txertaketa auzitan jarri dute

Erredakzioa 2022ko urt. 22a, 10:42

Atzo arratsaldean haurrei jartzeko Covidaren aurkako txertoa auzitan jarri zuten hainbat herritarrek Bizitza plataforma eta Ekai Centerrek antolatutako hitzaldian. Arturo Vinuesa medikua arduratu zen hitzaldia gidatzeaz.

 

Haurren txertaketa pil-pilean dagoen gaia da gizartean, eta Vinuesa medikuak argi dauka horren aurrean zer egin. Hark txertaketa ez du beharrezko ikusten zentzugabe ere bai. Datu zientifikoetan oinarrituta, zientziak dioenaren arabera, heriotza tasa edo gaixotasunak izateko probabilitatea oso oso baxua da, ez baita %0,1era ere iristen. Albo kalteak izateko aukera, berriz, kontuan izatekoa izan liteke hainbat kasutan.