Koronabirusa

Intzidentzia eta kasu berrien agerraldia gutxitzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 24a, 13:38

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu berri dituen azken datuen arabera, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia eta kasu berrien agerraldia gutxitzen doazela dirudi bai Usurbilen, baita orohar gainerako udalerrietan ere. 

Azken egunotako joera berresten ari dela dirudi. Ezin jakin, kasu berrien agerraldiak jakinarazteko protokolo aldaketak zenbateraino eragin duten baina Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitara eman dituen azken datuen arabera, murrizten hasia da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia eta baita kasu berrien agerraldi kopurua ere.

Azkenekoz urtarrilaren 20an eguneratu zituen Osasun Sailak koronabirusari buruzko datuak. Orduko hartan, 5389,98ko intzidentzia zuen covid19ak Usurbilen. Azken 24 orduotan 4676,60raino murriztu da. Kasu berrien agerraldia ere gutxitzen doala dirudi, beti ere iturri ofizialen arabera eta kasu guztiak zenbatzen ez direla kontuan izanda. Hala, urtarrilaren 5etik 15erako tartean, egun bakar batean 30etik gora kasu berri zenbatzen zituzten artean, azken egunotan 20ren bueltan edo gutxiago detektatzen ari dira. 

Hilabete hasieratik urtarrilaren 23ra arte gutxienez 511 covid19 kasu berri zenbatu dira udalerri honetan. Haietatik 68 azken lau egunotan. Abendu osoan 386 kasu zenbatu zituzten udalerri honetan.


Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.

Intzidentzia 5.000ra jaisteko bidean Buruntzaldean
Eskualdean ere kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 4855,03an da intzidentzia (urtarrilaren 19an 5595,88an zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 463 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldean udalerri ia denek 5.000tik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 4863,89 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 307 kasu). 
-Astigarraga: 5394,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 142 kasu). 
-Hernani: 4541,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 349 kasu). 
-Lasarte-Oria: 5166,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 342 kasu).
-Urnieta: 3511,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 59 kasu). 
-Usurbil: 4676,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 119 kasu).  

Ia 1.000 kasu gutxiagoko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 4461,05ean zen (5436,13an hilaren 19an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 11.948 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken astean 94 pertsona hil dira EAE osant. Azken 24 orduotan 7.695 kasu eta azken aste osoan 34.824 kasu detektatu dituzte EAE-n (hilaren 19an 43.246 ziren). Positibotasuna %41,9koa da azken 24 orduotan. 5222,50etik 4289,56ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 122tik 112ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 718tik 730era gehitu da ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.78koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19