Hamarnaka saritu, Hurbilagoren urte amaierako zozketan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 25a, 11:50

30 euroko beste hainbeste erosketa-bonu zozketatu ditu Hurbilago Elkarteak urte hasiera honetan. Sarituak agertzen joan dira azken asteotan.

Urrutiratzen goaz negu hasierako ospakizunetatik baina arrastoa gaurdainokoa da, lerrootako albiste honengatik. Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkarteak bere saltokietan eginiko erosketen truke, 30 euroko erosketa baleen zozketa antolatu zuen urte amaieran. Hurbilagoren saltoki bakoitzeko bertan xahutu beharreko erosketa bale bat eskuratzeko aukera genuen. 

Zozketa urte hasiera honetan egin da eta sarituak agertzen doaz pixkanaka. 19 behintzat bai, Hurbilagok helarazi dizkigun irudiotakoak hain zuzen.