"Apaiz kartzela" dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 25a, 08:02

1968-1976 aldian zabalik izan zen Zamorako apaizen kartzelan bizitakoak gogora ekarriko dizkigu dokumentalak, Usurbilgo Udalaren eskutik. Sarrerak 5 eurotan eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman.

"Apaiz kartzela"
Eguna: urtarrilak 30, igandea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal.
Sinopsia: "Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan. Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galiza, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia".

Oharra: zuzendari batek eta protagonistetako batek parte hartuko dute solasaldian.
Sarrerak: aldez aurretik 5 eurotan, usurbilkultura.eus atarian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

"Apaiz kartzela", trailerra from Maluta Films on Vimeo.