Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako neurketa 19:30etan Zubietan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 31a, 09:00

 

Duela astebete abiatu zen Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa, jardunaldi berriaren atarian da. Egunotan jokatuko da bigarrena. Osorik Zubietan, ostegun eta larunbatean:

-Urtarrilak 31, osteguna: 19:30 Zubieta 2-Txost 2

-Otsailak 2, larunbata: 11:00 Zubieta 1-Zubieta 3

Atsedena: Txost 1.

 

Oiartzungo Txost klubeko bi talde eta Zubietako beste hiru ari dira lehian Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Txapelketako lehenengo fasea, orain hasi eta otsailaren 24ra arte luzatuko den bost jardunaldiz osatua egongo da. Zubietan, lehiaketa honetarako hiru talde osatu dituzte. Lehen jardunaldiko emaitzak segidan:

Zubieta 3 21-40 Zubieta 2

Txost 1 36-40 Zubieta 1

Atsedena: Txost 2.

 

Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus

 

 

EUSKAL HERRIKO 11. MUS TXAPELKETA

Urtarrilaren 25ean Gipuzkoako finalerako sailkapen proba jokatu zen Aginagako Atarialden. Ostiral honetan (otsailak 1) Usurbilgoa ospatuko da, gaueko 22:00etan hasita Aitzaga Elkartean. 21:30etan irekiko dute izen ematea. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Aginagan eta Usurbilen sailkaturikoek otsailaren 23an Zaldibian ospatuko den Gipuzkoako finalean parte hartuko dute. Euskal Herriko finala berriz martxoaren 16an Lizarran. Euskal Herriko Mus Federazioak 50.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan. Sariak dirutan, bidaiak nazioartera… Informazio gehiago: ehmus.eus

 

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

ESKOLA KIROLA

Otsailak 2, larunbata

11:30 Infantil mutilak: Udarregi A-Eibar

 

USURBIL K.E.

Otsailak 2, larunbata

16:00 Senior neskak, Territorial maila: Usurbil K.E.-Corazonistas

17:30 Kadete mutilak, Euskal Liga (2. fasea): Usurbil K.E.-Urdaneta A

19:00 Jubenil mutilak, Euskal Liga (2. fasea): Usurbil K.E.-Bidasoa

 

FUTBOLA HARANEN

Otsailak 2, larunbata

09:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Amara Berri

10:00 Infantil mutilak B: Udarregi Usurbil FT B-Aralar Intxurre KKE

11:45 Jubenilak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro

14:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Anaitasuna CD

 

Otsailak 3, igandea

10:00-14:00 Futbol Eskola