Zubieta eta Lasarte senidetuko dituzten Euskal Inauteriak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 22a, 09:11

Zubieta izango da goiztiarrena inauteri giroan murgiltzen. Larunbat honetan (otsailaren 23an), Lasarterekin senidetuko duten Euskal Inauteriak ospatuko dituzte zubietarrek.

Ate joka dugu mozorro festa, badatoz Inauteriak! Martxoaren 2an ospatuko dugu Usurbilen, aurreko egunetan ikastetxeek. Lehenago ordea, azken urteon ildotik, Zubieta murgilduko da goiztiarren mozorro festa honetan. Lasarterekin senidetzeko Euskal Inauteriak ospatuko dituzte larunbat honetan bertan (otsailaren 23an). Zubietatik abiaturiko kalejirarekin Hipodromoko zubiraino joango dira mozorrotuta dantzan eta festa giro betean. 

Zubia bera izan ohi da bi herrion lotunea. Zubian bertan lasartearrek harrera egin eta senidetze ekitaldia ospatuko dute, eta bi herriek batera gero, Lasarten barrena kalejira, erromeria, suaren ekitaldi berritua eta txokolate jana.

EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA
Otsailak 23, larunbata
11:00-13:00 
Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila.
16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
16:45 Zubietatik Okendora kalejira.
17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.
17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
17:30 Kalejira herritik.
19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.