Euskal Inauteri Festa 2019

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 23a, 17:44

Eguraldia lagun abiatu da Euskal Inauteri Festako kalejira. Dantzan, trikitixaren erritmora abiatu dira Zubietatik Hipodromoko zubiruntz. Lasarte-Oriako lagun ugari batu dira bertan. Senidetze dantzaldiaren ondoren, kalejiran jarraitu dute. 

EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA

Otsailak 23, larunbata
11:00-13:00 
Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila.
16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
16:45 Zubietatik Okendora kalejira.
17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.
17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
17:30 Kalejira herritik.
19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.