Erraustegi ondoko eraikitze lan gehiago martxan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 14a, 11:21

Erraustegiaren ondoan, eraikitze lan gehiago ere martxan dira Zubieta gainean. Besteak beste, Martuteneko espetxea, Loiolako militarren kuartela edota industriagunea kokatu nahi duten aipatu plantaren ondoko lursail zabalean.

Erraustegia bezain begi bistan ez ditugun beste lanok ere martxan dira Zubieta gainean, Eskuzaitzetan. Ondoko irudietan, Gipuzkoako espetxea, Loiolako militarren kuartela edota industriagunea kokatu nahi duten 290.110 metro karratuko lursail zabaleko irudiak dituzue.