Iruingo sagardoa irabazle, AEBtako GLINTCAP txapelketan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 10:02

Zubietako Iruin sagardotegia txapeldun izendatu dute, nazioarteko sagardo txapelketa entzutetsu batean. “Barrika, Basque Country Cider” izeneko sagardoa GLINTCAP 2019 txapelketako irabazlea suertatu da sagardo naturalaren kategorian.

Atzerrian “Barrika, Basque Country Cider” izeneko sagardoa banatzen duen Iruin Sagardotegikoak pozarren dira. Mundu mailako hitzordu entzutetsuena den GLINTCAP 2019 txapelketako irabazlea dugu Zubietako sagardotegia. Zorionak!

Pasa den asteburuan ospatu zen Michigan (AEB) “Great Lakes International Cider and Perry Competition” txapelketaren hamalaugarren edizioa. Urrezko domina irabazten duen bigarren aldia du Iruinek, iaz ere irabazle izan baitziren, sagardo naturalaren kategorian. 2015ean brontzezkoa ere irabazi zuten, 2016koan zilarrezkoa. 2009tik Japonen eta 2017tik AEBtan dastagai dute Barrika sagardoa.

SAGARDO NATURALA
1-Barrika. "Barrika Basque Country Cider".
2-Sidra Trabanco. DOP Seleccionada.
3-Bee Well Mead & Cider. Over The Hill.

Sarituen zerrenda osoa hemen:
https://glintcap.org/wp-content/uploads/2019/05/GLINTCAP_2019_Best_in_Class.pdf