Zubietako erraustegia

Klima aldaketaren eta errausketaren aurkako borrokak bat eginik, Fridays For Future mugimenduaren Donostiako mobilizazioan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 25a, 16:01

Mundu osoan klima larrialdi egoera deklaratzeko mobilizazioak nonahi egin zituzten Fridays For Future nazioarteko ikasle mugimenduak. Baita Euskal Herrian ere. Donostian egin zuten elkarretaratze eta manifestazioan, klima aldaketaren eta erraustegiaren aurkako borrokek bat egin zuten. GuraSOS, Errausketaren Aurkako Mugimendua, OEIT, Eguzki edota Greenpeace eragileek parte hartu zuten.