Irailaren 13an eta 14an Zubietako hipodromoan ospatuko den Donostia Festibalak prest du egitaraua

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 18a, 08:26

Bueltan dator hirugarrenez Zubietako hipodromora, Donostia Festibala. Irailaren 13an eta 14an kontzertu maratoia ospatuko dute bertan. Sarrerak salgai dituzte.

Uda agurtzeko Donostia Festibala, garai batean Kutxa Kultur jaialdi gisa ezaguna, bueltan dator Zubietako hipodromora hirugarrenez irailaren 13an eta 14an. Musika talde mordo batekin; tartean, herriko talde bat. Rukulak ere emanaldia eskainiko du Donostia festibalean. Segidan duzue iraileko hirugarren asteburuko kontzertuen egitaraua:

DONOSTIA FESTIBALA
Irailak 13, ostirala:

Natos y Waor; La Pegatina; Mala Rodriguez; Carolina Durante; Carlos Sadness; Ms Nina; Lágrimas de sangre; Tremenda Jauria; Ira; Joseba Irazoki eta lagunak; Kaskezur; Rukula; Budin DJ; Makala Dj Set; P3Z Dj Set.

Irailak 14, larunbata:
Beret; Ayax y Prok; Gatibu; Iseo & Dodosound with the Mousehunters; Maikel Delacalle; Bad Gyal; Tote King; Nerabe; El Negro; Melenas; La Plata; Antifan; Dabadaba Djs B2B Atraco Negrata; Brava; Atodamadre.

Tokia: Zubietako hipodromoa.
Sarrerak: eguneko sarrera 32 euro, bonua 59 euro.

Sarrerak eta informazio gehiago: donostiafestibala.com