Lanbide Eskolako erdi eta goi mailako zikloetan matrikulatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 17a, 08:09

2019-20 ikasturterako Lanbide Eskolako erdi eta goi mailako zikloetan ekaina hasieran aurrematrikulazioa bideratu zutenentzako matrikulazio epea zabalik da asteazkenera arte (uztailak 17). 

Aurtengoak berea egin ostean, 2019-20 ikasturtera begira dira jada ikastetxeak. Lanbide Eskola tartean. Ekainaren 3az geroztik zabalik izan zen bi astez aurrematrikulazio kanpaina. Tarte horretan izen ematea derrigorrezkoa zen, orain, orain (uztailaren 17a baino lehen) matrikulatu ahal izateko. 

Matrikulazioa bideratzeko NAN agiria, ikasketa agiria, nortasun agiriko argazkia eta kontu korronteko 20 zenbakiak aurkeztu behar dira, Lanbide Eskolatik gogorarazten ari direnez. 

Erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa.
-Instalazio elektriko eta automatikoak.
-Mekanizatua.
-Bero sorrera instalakuntzak.
-Goi mailako sarbide ikastaroa.

GOI MAILAKO ZIKLOAK
-Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa.
-Automatizazio eta Robotika Industriala.
-Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
-Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenuan.
-Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa.

Informazio gehiago:
lhusurbil.eus 
943 364 600 
eskola@lhusurbil.eus