2019/07/31 09:00

Jaia

Zubietako jaiak: San Inazio Eguna

Zubietako jaiak: San Inazio Eguna
Zubieta, Zubieta

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
10:30 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea. Txartelak uztailaren 26ra arte Alamandegin; helduenak 22 eurotan, haurrenak 12 euroren truke. Gutxienez 100 lagun elkartzea ezinbestekoa izango da. "Gutxieneko kopuru hori ez bada osatzen, banan-bana jakinaraziko diegu herritarrei ez dela bazkaririk egingo. Animatu eta erosi zure txartela!”.
18:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.