Adi Zubietako jaietako otorduetarako txartelen salmentari

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 19a, 09:30

Uztailaren 24tik 31ra ospatuko diren Zubietako festen baitan antolatu dituzten bazkari eta afaritarako txartelak erosteko garaia duzue honakoa. Hilaren 24an ospatuko den herri afaritarakoak esaterako, igande hau (uztailak 21) baino lehen eskuratu beharko dituzue Alamandegin. Adi gainerako deialdiei.

Adi Zubietako festetako otorduetako txartelen salmentari. Festa gunetik mugitu gabe, Zubietako herri jaietan antolatu dituzten otorduetan parte hartzeko lekua aurrez erreserbatu behar da. Uztailaren 24ko herri afarikoak Alamandegin eskuratu ahalko dituzue uztailaren 21a baino lehen; helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 euroren truke. “Errespetatu azken eguna mesedez”, eskatu dute antolatzaileek.

Uztailaren 27an bazkari herrikoia ospatuko dute Zubietan. Kasu honetan, “kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkaria ekartzeaz. Jai Batzordeak eskuragarri ipiniko dizkie herritarrei mahaiak, aulkiak, mahai-tresnak, platerak eta edalontziak”. 

Festetako azken eguneko zikiro-janekoak uztailaren 26a baino lehen erosi, hauek ere Alamandegin, helduenak 22 eurotan, haurrenak 12 euroren truke. Jai Batzordeak ohartarazi duenez, “zikiro jatea ospatzeko beharrezkoa izango da 100 lagun elkartzea. Gutxieneko kopuru hori ez bada osatzen, banan-bana jakinaraziko diegu herritarrei ez dela bazkaririk egingo. Animatu eta erosi zure txartela!”.

Hilaren 28ko jubilatuen eguneko bazkaria ohi bezala, Barazar jatetxean ospatuko da. Uztailaren 24a baino lehen hartu behar da lekua, 639 273 580 (Miriam) telefono zenbakira deituta. 

ZUBIETAKO JAIAK
Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txosnen irekiera.
20:00 Txalagore taldearen emanaldia.
21:00 Herri Afaria.
Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.
19:00 Herri Kirolen erakustaldia:
Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ezpeleta.
Harri-jasotzailea: Jokin Eizmendi.
Segidan, buruhandiak.

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna 
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Olatz trikitilariekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, larunbata: 
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote Plazan.
Eguerdian I. Bertso Txapelketako sari-banaketa.
15:00 Bazkari herrikoia (Kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkariaz).
18:00Burrunba elektrotxaranga.
22:30 Larrian Gozo erromeria taldearekin dantzaldia.
Ondoren,Zaparra taldearen kontzertua eta Dj Seymar & X2R.

Uztailak 28, igandea: Jubilatuen Eguna
09:00 Meza.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
17:30 Patxi ta Konpainia taldearekin dantzaldia.
19:00 Sardin eta piper jatea.
Ondoren, buruhandiak.
22:00 Bertsolariak: Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Agin Laburu, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola 

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna 
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Puzgarriak.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Amaitzeko apar festa.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna
16:00 Mus Txapelketa (15:30tan Izen-ematea).
16:30 Herri olinpiadak: herri kirolak, sukaldaritza, trebezia- eta buru-jokoak. 
00:00 Kontzertuak: Kilimak (euskal “runba”), Gozategi, DJ XD mixta-rekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
10:30 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
Ondoren, buruhandiak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.