2019/09/20 19:00

Bilerak

Herri bilera Zubietan, erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko ikerlanaz

Herri bilera Zubietan, erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko ikerlanaz
Zubietako Kaxkape egoitza, Zubieta

Ordua: 19:00.
Tokia: Zubietako Kaxkape egoitza.
Zehaztasunak: "Azken egunotan erraustegiak gugan izango duen eragina aztertzeko ikerketa bat abian jarri dugula entzungo zenuten prentsa, mugikor eta sare sozialen bidez. Hain zuzen ere Holandako zientzialariek eta ingurumen ingeniaritzaz arduratzen den enpresa batek era askotako laginak hartu zituzten aurreko astean gure inguruko arrautza, lur, landareetan. Ekimen honek duen garrantzia eta oihartzuna kontutan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ikerketaren nondik norakoen xehetasunak zuekin partekatzea. Hori dela eta, herri bilera antolatu dugu datorren ostiralerako, irailak 20, arratsaldeko 7etan Kaxkapen".
Deitzailea: Zubieta Lantzen.