Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetan 42 bertsolari ari dira lehian. Sei bertsolariz osatutako zazpi talde, zehatzago esanda. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamazazpi bertsolari. Hortaz, final-zortzirenetako sailkapen fasea amaitu arte ez dugu jakingo Asier Azpirozek aurrera egingo duen ala ez.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Ordiziako puntuazioak
Beñat Lizaso Alberdi 445
Asier Azpiroz Iztueta 423
Ane Zuazubiskar Iñarra 416,5
Manex Mujika Amunarriz 416
Aitor Urbieta Aizpurua 402,5
Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo 397
Argazkia: bertsozale.eus
“Bertsoarekin dudan joan-etorriko lotura honetan, ‘etorriko’ garaia da txapelketa”
Aurreko asteko NOAUA!n bertsolari zubietarrarekin aritu ginen solasean. Hauxe esteka: Asier Azpirozi elkarrizketa.