Zubietako erraustegia

Zubietako erraustegiko kutsagaien inguruko mozioa aurkeztuko du gaur EHBilduk Batzar Nagusietan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 6a, 10:29

Urriko osoko bilkuran gobernu taldea gaiari buruz interpelatu ostean, Zubietako erraustegiaren kutsagaiei buruzko mozioa aurkeztuko du EHBilduk, Gipuzkoako Batzar Nagusien gaurko (azaroak 6) osoko bilkuran.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak asteazken goiz honetan egiten ari diren osoko bilkuran Zubietako erraustegia hartuko dute ahotan. Zehazkiago esanda, Zubietan piztear izan dezaketen erraustegiak aireratuko dituen kutsagaien inguruan jardungo dute. EHBilduko batzarkideen taldeak gai honi buruzko mozioa aurkeztuko du, osoko bilkurako gai zerrendan irakurri ahal izan dugunez: "Zubietako erraustegiak sortuko dituen errautsekin egin behar denari buruzko MOZIOA, 2019ko urriaren 9ko Osoko Bilkuran Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru-diputatuari eginiko interpelazioaren ondorioz egina, EH Bildu batzarkide-taldeko Ainhoa Intxaurrandieta andreak aurkeztua".

Batzar Nagusien osoko bilkura zuzenean jarraitu dezakezue, ondoko estekan klikatuta:
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DJGPortalWEB/streaming.jsp