#A25 Emakumeen giza eskubideen urraketen aurkako ixa handi bat marraztu du Zubietako Eskolak

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 25a, 16:30

Azken astean puntu morean bildu dituzten emakumeen eskubideen urraketen aurkako ixa handi bat marraztu eta Kantu Koloreren "Nire gorputza da" abestiaren erritmora dantzan amaitu dituzte, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egun honetako klaseak.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna baita Zubietako Eskolan. Puntu more baten sueltan, azken astebetean, hedabideetan argitaraturiko nahiz kalean entzundako emakumeen giza eskubideen urraketei lotutako edukiak bildu dituzte. 

Puntu more hau aplazara atera dute azaroaren 25 honetan. "Dakizuenez astean zehar puntu morean gauzak idazten joan gara", berri eman dute ikasleek. Bildutako ekarpenokin, "emakumeenganako indarkeriaren kontra gaudenez ixa gorri handi bat egingo dugu" iragarri dute.

Esan eta egin. Ixa gorri handi batekin eskubide urraketok salatu dituzte. Ekitaldia, ikasle, irakasle eta gurasoak dantzan amaitu dute. Kantu Koloreren "Nire gorputza da" kanta abestuz eta dantzatuz:

NIRE GORPUTZA DA
Berritsu-isilak, polit-itsusiak,
argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak,
elbarri eta itsu, gor edo mutuak.
Denak ezberdinak, eskubide berberak.

Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,
nork bere burua maitatu,
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
aukera nirea izango da!

Nire gorputza da
aske eta librea,
nahi dudan moduan,
maite dudan munduan.

Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin.
Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin.
Zure desio eta zaletasunekin
aurrera egin maitatzen zaituztenekin.

Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,
nork bere burua maitatu,
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
bidea nirea izango da!

Nire gorputza da
aske eta librea,
nahi dudan moduan,
maite dudan munduan.