Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzetik postu bakarrera geratu da Asier Azpiroz Iztueta

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 2a, 09:09

Gutxigatik ez du Zubietak ordezkaritza izan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Abenduaren 14an Illunben ospatuko den hitzorduko zortzikotean egoteko postu bakarrera geratu da Asier Azpiroz Iztueta. Bederatzigarren geratu da amaitu berri den finalaurrekoen fasean.

Tolosan, Oiartzunen eta Arrasaten ospaturiko hiru finalaurrekoen ondotik erabakia dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final handirako zortzikotea nor izango den. Jon Maiak sailkatu zen zuzenean atzo Tolosan ospaturiko finalaurrekoan, Arrasatekoan Agin Laburu eta azaroaren 24an Oiartzunen ospaturikoan Beñat Gaztelumendi. Oiartzungoan gogoan izango duzue, Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak parte hartu zuela. 

Finalerako zuzenean sailkatu ziren hiru bertsolariez gain, beste bost sailkatu dira final handirako eskuratua duten puntu kopuruagatik: Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Oihana Iguaran Barandiaran, Beñat Lizaso Alberdi eta Nerea Elustondo Plazaola. Asier Azpiroz, bederatzigarren postuan zen 463 punturekin. Zortzigarren sailkatuarengandik lau puntura baino ez. Finalean sailkatzear izan da zubietar gaztea, abenduaren 14an Illunbeko oholtzako zortzikote horretan egoteko postu bakarrera geratu baita.

Final handi horretarako txartelak salgai ditu antolakuntzak:

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA
Eguna: abenduak 14, larunbata.
Ordua: 17:00.
Tokia: Donostia Arena (Illunbe).
Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian salgai. 
Informazio gehiago: f
Finaleko parte hartzaileak:
-Zuzenean sailkatuak: Agin Laburu Rezola, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Jon Maia Soria.
-Puntuazioz sailkatuak: Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Oihana Iguaran Barandiaran, Beñat Lizaso Alberdi eta Nerea Elustondo Plazaola.

Sailkapena
1-Beñat Gaztelumendi Arandia: 506 puntu.
2-Agin Laburu Rezola: 501 puntu.
3-Jon Maia Soria: 494 puntu.
4-Alaia Martin Etxebeste: 493,5 puntu.
5-Ane Labaka Mayoz: 472,5 puntu.
6-Oihana Iguaran Barandiaran: 471 puntu.
7-Beñat Lizaso Alberdi: 469,5 puntu.
8-Nerea Elustondo Plazaola: 467 puntu.
9-Asier Azpiroz Iztueta: 463 puntu.

Sailkapen osoa hemen: bertsozale.eus