Zubietako ikasleek kantaldia eskaini dute Errebote plazan

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 20a, 08:00

Zubietako Eskola Txikiko ikasleek eta irakasleek kantari hasi dituzte Eguberrietako oporrak. Errebote plazan eskaini duten kantaldian guraso eta senide ugari batu dira. Abesti saioa bukatu berritan, hamaiketako baten bueltan batu dira denak.