Zubietan ere danbor hotsak nagusi

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 17a, 16:49

Urtero legez, San Sebastian Eguna ospatzera atera dira Zubietako Eskola Txikiko ikasle eta irakasleak. Arratsaldeko 16:00etan hartu dute herriko frontoia San Sebastian Martxarekin. Hainbat herritar eta guraso hurbildu dira bertara. Bost abesti jo dituzte 60 bat ikaslek, eta amaieran, txokolatada mundiala egin dute.