Aurrematrikulatzeko bi bide dituzue. Online bidez ikasgunea.euskadi.eus atarian sartuta. Edota ikastetxera bertara joanda. Kasu honetan ordea, aurrez hitzordua eskatu beharko duzue 943 36 46 00 telefono zenbakira deituta, ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 8:00-13:30 edo 16:00-18:00 artean. Ostiraletan, 8:00-14:30 artean.
Lanbide Eskolatik ohartarazi dutenez, "ezin da matrikula egin, aurrematrikulatu gabe". Matrikulazio epea, uztailaren 13tik 17ra, tarte horretarako iragarri dute.
Eskaintza akademikoa
Erdi eta goi mailako zikloak euskaraz eta erdaraz, eta goi mailakoetan parte bat ere ingelesez egin daiteke.
Zikloak espezialitate hauetakoak dira: Administratiboa, Elektrizitatea eta elektronika, Mekanika, Mantenimendua, Energia eta ura.
Espezialitateak lehentasunen arabera zerrendatu eta non egin nahi diren zehaztu behar du ikasleak. Honenbestez, zer eta non ikasi nahi den argi izatea komenigarritzat jotzen du Lanbide Eskolak. Espediente akademikoa eta NAN-aren fotokopia bat ere aurkeztu beharko da. “Ezin da matrikula egin, aurrematrikulatu gabe”. Matrikulazioa, uztailaren 13tik 17ra izango da.
Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 364600
eskola@lhusurbil.eus