Errebotea Zubietako plazara itzuli da

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 27a, 12:17

"Deseskalatze" prozesua gainditu dugun beste irudi bat larunbat honetan. Hilabeteetan luzatu den etenaldiaren ostean, lehen errebote neurketa jokatu dute gaur Zubietako plazan.

Zubieta eta Oiartzungo Txost taldekoen arteko neurketa ikusi ahal izan da larunbat goiz honetan (ekainak 27) Zubietan. Ohiko neurketa, baina nabarmendu beharrekoa; covid19-aren eraginez, hilabete luzez etenda egon diren errebote partidak itzuli baitira plazara. Gipuzkoarren arteko errebote txapelketaren testuinguruan jokatu da gaurko partida. "Normalidade berriarekin, errebotea ere bueltan dugu", gogorarazi du egunotan Zubieta Pilota Elkarteak.

Aginagako pilota jaialdirako sarrerak salgai
Abiatu berri den Masters Caixabank binakako eskupilota txapelketako bigarren jardunaldia Aginagan ospatuko da uztailaren 5ean. Lehiakideetako bat gainera aginagarra izango da; maila profesionalean lehiatzen bi urte bete berri dituen Aitor Aranguren Errasti.

Bi neurketa iragarri dira hilaren 5ean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Aitor Aranguren Errastik bigarrena jokatuko du, eskuz binakako txapelketan talde kide duen Ezkurdiarekin batera. Jaka-Albisu izango dituzte aurrez aurre. Partida hau baino lehen, eskuz binakako beste neurketa bat ospatuko da:
Alberdi-Urretabizkaia
Egiguren V-Garmendia

Uztailaren 5eko pilota jaialdirako sarrerak salgai jarri ditu antolakuntzak Arrate tabernan. Online ere eskuratu ahalko dira entradasfronton.com atarian. Informazio gehiagorako: 943 820 406 edo aspepelota.eus