Lanbide Eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 13a, 10:38

2020-21 ikasturterako ekaineko lehen hamabostaldian aurrematrikulatu zirenentzat zabalik da gaurtik Usurbilgo Lanbide Eskolan matrikulatzeko epea.

Lanbide Eskolatik iragarri dutenez, astelehen honetan bertan argitaratzekoak dira behin betiko onartuen zerrendak. "Erne egon behar da ea non eman diguten lekua eta ea akatsik gertatu den", Lanbide Eskolatik ohartarazi dutenez. Urrats hau egoki emanda, ostiralera arte (uztailaren 17ra arte) zabalik izango da 2020-21 ikasturterako matrikulazio epea. Tramitazio hau bideratzerakoan, honako dokumentazioa eraman behar da ikastetxera: NAN-a, ikasketa agiria, nortasun agiriko argazkia, eta kontu korrontearen 20 zenbakiak.

Matrikulazioa egoki bideratuta, "irailean izango da ikasturte hasiera. Informatuko zaitugu".

Eskaintza akademikoa
Erdi eta goi mailako zikloak  euskaraz eta erdaraz, eta goi mailakoetan parte bat ere ingelesez egin daiteke.

Zikloak espezialitate hauetakoak dira: Administratiboa, Elektrizitatea eta elektronika, Mekanika,  Mantenimendua, Energia eta ura.

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 364600
eskola@lhusurbil.eus