2020/07/26 19:00

Dantza

Kultur Bira Zubietan: Tio Teronen Semeak

Kultur Bira Zubietan: Tio Teronen Semeak
Zubietako plaza, Zubieta

Ordua: 19:00.
Tokia:
Zubietako plaza.
Zehaztasunak: Tio Teronen Semeak dantza-taldearen "Freshcool" ikuskizuna.  "Umorez betetako ikuskizun dantzatua, orain arte inoiz ikusi ez den bezala. Koadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da, ordea…".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 23ra arteko epea. 
Edukiera: 50 lagun.
Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.