57. Enrike Abril errebote txapelketa

Sarako Izarrarekin lehiatuko da igandean Zubieta

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 2a, 08:26

Irabazita ekin zion 57. Enrike Abril errebote txapelketari aurreko asteburuan Zubietak. Hurrengo neurketa igande honetan jokatuko du Sarako Izarra taldekoekin; etxean berriz ere, errebote plazan.

57. Enrike Abril errebote txapelketako lehen neurketa irabazi zuen Zubietak aurreko asteburuan, Kapito Harri Ustaritzeko taldearekin Zubietan jokatu zuena; 13-12 izan zen azken emaitza. Aldaketarik ez bada, hurrengo partida, igandean, urriaren 4an jokatuko dute zubietarrek, etxean baita. Goizeko 11:00etan hasita Sarako Izarra taldekoekin lehiatuko dira, Zubietako errebote plazan.

Zortzi lehiakide izango ditu aurtengo edizioak. Tartean iaz txapeldun amaitu zuen Zubieta, Gipuzkoako Villabona eta Oiartzungo taldeekin batera. Gainerako bost lehiakideak lapurtarrak izango dira. 

Txapelketaren lehen fasea urriaren 18ra arte luzatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek, beti ere eguraldiak baimentzen badie. Itzuli bakarreko ligaxkako neurketa guztiak Gipuzkoan ospatuko dira. Finalerdien osteko final handia ere bai. Segidan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak txapelketa honi buruz plazaratu dituen xehetasunen berri.

57. ENRIKE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Parte hartzaileak:
A MULTZOA
Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

B MULTZOA
Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)

Txapelketako faseak
1. fasea:
Itzuli bateko ligaxka.
Noiz: irailak 20-urriak 4.
Non: Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazak.

Emaitzak
Irailak 20, igandea
Noizbait 1 1-13 Luzean
Txost 13-5 Behar Zana
Sarako Izarra 0-13 Kapito Harri
Zubieta 13-0 Noizbait2

Datozen neurketak
Urriak 4, igandea
A Multzoa
11:00 Luzean-Behar Zana Villabonako plazan.
11:00 Noizbait 1-Txost Oiartzungo plazan.

B Multzoa
09:00 Kapito Harri-Noizbait2 Villabonako plazan.
11:00 Sarako Izarra-Zubieta Zubietako plazan.

Kanporaketen fasea
Bi finalerdi, "1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2)".
Noiz: urriak 11ko asteburua.

Finala
Noiz: urriak 18.
Non: Oiartzungo plaza, eguraldiak txapelketaren martxa ez badu baldintzatzen.

Informazio gehiago: 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa