Zubietako erraustegia

Ikusteko moduko ke zutabea Zubietako erraustegitik

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 16a, 12:21

Iazko azaroan ofizialki probaldi fasean jarri zutenetik hainbatetan ikusi ahal izan dugun irudia errepikatu da egunotan; ke zutabea zerion Zubietako erraustegiari.

Sarritan ikusi dugu azken urtebetean, baina aspaldi honetan ez hainbestetan. Kea dario berriz Zubietako erraustegiari. Ondoko irudiak, asteazken goiz honetakoak dituzue. Egun lainotsu eta euritsua izan arren, ke zutabe nabaria zerion errausketaren zero guneari. Azaroa amaieran "ofizialki" probaldi fasean sartu zutenetik ia urtea betetzear da. Hainbatetan ikusi ahal izan dugu irudi hau azken hilabeteotan. Aspaldi honetan ordea ez hainbestetan. Erraustegia leihotik parez pare ikus dezakeen Kalezarko bizilagun batek aipatu digunez, aspaldi honetan ez du halako ke zutaberik ikusi.