Miriam Arrillaga, Master Laboral Kutxako finalerdian

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 10a, 17:29

Binakako Master Laboral Kutxa txapelketako lehen partidak jokatu ziren aurreko asteburuan. Ruiz de Infante eta Miriam Arrillaga bikoteak finalerdietarako txartela eskuratu zuen.

Konfinamenduak, positiboek eta lesioek eragin zuzena izan dute txapelketan, baina antolatzaileak ez dira kikildu.

Legution jokatu ziren B taldeko partidak. Horien artean, Ainhoa Ruiz de Infante eta Miriam Arrillaga bikotearena. Hasiera hasieratik hartu zuten partidako aginte makila (22-8 izan zen azken emaitza).

Garaipen honi esker, Ruiz de Infante eta Arrillaga Binakako Master Laboral Kutxa txapelketako finalerdian izango dira. Abenduaren 6an jokatuko dela iragarri dute antolatzaileek. Zehazteke daude ordua eta tokia.