Itzali dute Barrenetxe aroztegi ondoan piztu den sutea

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 2a, 10:48

Aliri bidean, Barrenetxebekoa baserri ondoan dago Barrenetxe aroztegia. Atariko almazenean piztu da sutea goizeko 5:00ak aldera. Ez du kalte pertsonalik eragin baina kalte materialak begibistakoak dira. Goizeko 9:30ak aldera itzali dute sutea. Jada joan dira suhiltzaileen eta ertzaintzaren dotazioak. Une honetan bazterrak txukuntzen ari dira.

Barrenetxe aroztegikoek ez dute martxoaren 2ko goizaldea berehalakoan ahaztuko. Sute batek apurtu du Aliri bidean izan ohi den lasaitasuna. Ertzaintzak jakinarazi duenez, sutea goizeko 5:00ak aldera piztu da. “Aroztegi kanpoko palet batzuetan”, EITBk aditzera eman duenez. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira eta egunsentirako sutea kontrolpean zen.  Ez da inor zauritu baina sugarrek kalte materialak eragin dituzte.

“Sutea nahita piztutakoa izan daiteke”, hala zioen EITBk goizean goiz zabaldu duen kronikan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko. NOAUA Barrenetxera hurbildu den unean, Ertzaintzaren ikuskatzaileak bertan ziren, froga bila.

EITBk irudi hauek hartu ditu goizean goiz: