2021/05/09 11:00

Irteera

Arkaitzerrekara martxa, hondamendiaren urtemugan

Arkaitzerrekara martxa, hondamendiaren urtemugan
Usurbilgo frontoia / Zubietako plaza, Zubieta

Ordua: 11:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia / Zubietako plaza.
Zehaztasunak: "Maiatzaren 9an urtebete beteko da Zubietako erraustegitik egindako isurketa kutsakor batek Arkaitzerrekan ehunka arrain hil zituela, horien artean aingirak, babestutako espeziea.

Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakariak hasiera batean ukatu egin zuen isuriaren jatorria erraustegitik zetorrela. Herritarren salaketen aurrean, ordea, amoniako-ihes bat izan zela onartu behar izan zuen, eta Guardia Zibilak baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkako delituen ikerketa abiatu zuen.

Nahiz eta behin eta berriro goraipatzen duten erraustegiaren segurtasuna eta haren kudeaketaren gardentasuna, errealitateak kontrakoa erakutsi digu: osasun-arriskua, naturari kalteak eta informazioa ezkutatzea.

Egoera horren aurrean, herritarrak behartuta gaude erraustegia zuzenean kontrolatzera eta baliabide naturalak babestera. Hori dela eta, jarduera hauek antolatu ditugu urteurren garrantzitsu honen inguruan".

Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea.