Zirimara egitasmoa ezagutzeko ate irekien saioa gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 2a, 08:34

Astearteko Aginaga eta Usurbilgo saioen ondotik, 2021-22 ikasturtera begira den Zirimara egitasmoa hurbiletik ezagutzeko aukera asteazken honetan Zubietan. Ekainaren 7an zabalduko dute hurrengo denboraldirako izen emate epea.

2021-22 ikasturtean ere Zirimaran parte hartzeko aukera izango dute LH 1-4 ikasturte arteko ikasleek. Egitasmoa ezagutzeko aukera izango dute asteotarako Aginagan, Usurbilen eta Zubietan antolatu diren ate irekien saioek. Asteazken honetan (ekainak 2) 16:30etan Zubietan.

Hurrengo denboraldirako izena ere aurrez eman beharko da. Ekainaren 7an zabalduko dute, hilaren 18ra arte luzatuko den inskripzio epea. Online bidez bete beharko da lehenbizi formularioa. Segidan, ordainketa egin eta agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera helarazi. 


ZIRIMARA, 2021-22 IKASTURTERA BEGIRA
Ate irekien saioak:
Usurbilen: 
-Ekainak 8: 16:30-18:30 HH5/LH1/LH2.
-Ekainak 3 eta 10: 16:30-18:30 LH 3.

Zubietan:
-Ekainak 2 eta 9: 16:30-18:00.

Aginagan:
-Ekainak 8: 16:45-18:15. 

Izen ematea:
-Epea: ekainak 7-18.
-Izen emateko modua: online (Esteka honetan: https://forms.gle/gQa4UkzFh8p7PaPE7)
-Ordainketa Udarregi Ikastolako kontu zenbaki honetan: ES45 3008 0259 1121 8354 1214. Agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera helarazi.

Oharrak:
-Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da Oiardo Kiroldegiko bazkide izatea, izan norbanako modalitatean edo familia modalitatean.
-Udalak egoera zaurgarrian dauden familientzako diru laguntza deialdi bat atera du. Kiroldegiko abonamendurako hobariak ere baditugu. Honetaz guztiaz informazioa Udalaren webgunean aurki dezakezue.

Eskaintza
-LH 1-2: Astean saio bat edo bi, astearte eta ostegunetan: Jolas Hezi programa, psikomotrizitatea, natur jarduerak, saio bereziak, familia planak.
-LH 3-4: Astean saio bat edo bi, astearte eta ostegunetan: jolasak, kirol alternatiboak, talde kirolak, banakako kirolak, natur jarduerak, saio bereziak, familia plana.

Antolatzaileak: Zirimara, Usurbilgo Udala, NOAUA! K.E., Udarregi Ikastola.